2011-12-21

Eguberrietako zorion agurrak


Lagun, ikaskide edota familiakoei Gabon postala idazteko irudian dituzu ...hainbat aukera!!
Hemen behean ere badituzu beste batzuk:
1, 2, 3, 4

Aditza

IZAN aditza lehenaldian

Mezu bat Kermanentzat

'ORAIN DELA' forma erabiliko dugu, urte batez baino gehiagoz ari bagara ere: 'Orain dela zortzi urte'. IRUDITU aditzak NORK kasua behar du subjektuan: 'Honek amodiozko gutuna dirudi'.



2011-12-19

2011-12-14

"Noizbait", Ken Zazpi

Kantaren hitzak ikusteko sakatu hemen






2011-12-12

Telebista familian





Kerman pisu bila

Kerman pisu bila
Etxea erosteko gogoa dauka Kermanek. Horregatik, pisu bat ikustera joan da gaur. Agentziakoak etxea erakutsi dio. Kermanek izango du zer esan oraingoan ere!


Transkripzioa

Ahal izan / ezin izan

Santurtziko euskaltegian ahal / ezin izan aditz-lokuzioak lantzeko ariketak egin nahi badituzue, klikatu hemen

2011-11-30

Zer gustatzen zaizu?

Euskararen Eguna



Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelo mutantearekin gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du abian Donostiako Euskararen Udal Patronatuak.

Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots ekimena kanpaina honen baitan dago. Webgune honen bidez kanpainarekin atxikimendua adierazten duten pertsonen argazkiekin osaturiko mosaiko bat egiten ari gara. Norberak bere argazkia webgunean kargatu ahal izango du modu errazean eta automatikoki argitaratuko da webguneko mosaikoan, aurretik bat egin duten gainontzeko pertsonen argazkiekin batera. Taldekako parte hartzea ere posible da www.gukereeuskaraz.net atalan.
Atxikitu zu ere!

Abenduaren 3an ere Euskararen Eguna.
Era berean, Donostiako erakunde eta hiriko eragile ugarik urriaren bukaeratik abenduaren 10era bitartean, bereziki gazteei zuzendutako programazioa atondu dugu. Berrogeita hamar erakunde eta elkarte baino gehiago aritu gara elkarlanean euskarazko kultur egitarau zabal hau prestatzen. Ikusi programazioa eta animatu!

Gramatika

Ahal eta ezin izan aditz lokuzioak lantzeko ariketak egin nahi badituzue, Santurtziko euskaltegiko web orrira sartu. Horretarako klikatu hemen.

Axpe sagardotegia

Egileak Markina-Xemeingo Axpe sagardotegikoak izan dira. Ikusi bideoa, merezi du eta.




Lehenago ere, Axpe sagardotegikoek egin zuten beste bideo bat: Aupa Zaharra! Ederra, benetan!

Euskararen eguna, abenduaren 3a




Zein da zuretzat euskararen hitzik politena?

2011-11-28

Oharra ikaskideentzat

Gelako ikaskide guztiok elkarrekin atera nahi duzue egun batean elkar hobeto ezagutzeko. Bakoitzak ohar bat (40 hitzekoa) utzi beharko du gelako kortxoan proposamenak eginez:
● Noiz elkartu?
● Non?
● Nora joan?
● Jatea?

Labur erantzun galdera bakoitzari eta datorren asteazkenerako, hau da, azaroaren 30erako, ekarri.

Kerman botikan

  • Ez nahasi ORAIN DELA eta DUELA esapideak: 'Duela hiru egun' edota 'orain dela hiru egun' esango dugu, eta ez 'orain duela hiru egun'.

  • Helburua adierazteko,-TZEKO atzizkia erabiltzen dugu, 'sukarra jaisteko botika' edota 'eztula samurtzeko xarabea' eskatuko ditugu botikan, beraz.

Transkripzioa

Oharrak idaztea

Oharrak 2:

1. Oharra idatzi aitari. Afaria daukazu lankideekin edo eskolako lagunekin. Gaueko pelikula grabatzea nahi duzu. Pelikula 23:00etan hasiko da, ETB1en.

2. Oharra idatzi amari. Telebista gaizki ikusten da. Esan teknikoari deitzeko, eta telefonoa gidan topatuko duela.

3. Oharra idatzi aitari. Atzo komentatu zenuten Euskal Herriko mendiei buruzko dokumentala gaur gauean emango dute ETB1en, 21:30ean. Oso interesgarria izango da.

Asteburu ona pasa! Ereduak ikusi
Zuzendu

2011-11-26

Datak



  1. Zein egun da etzidamu, gaur astelehena bada, atzo igandea, herenegun larunbata, bihar asteartea eta etzi asteazkena? Erantzuna



  2. Ze jai-egun da Eguberri-eguna eta hamabi egun ondoren? Erantzuna

2011-11-22

Opariak egitea


Bikoteetan egiten diren opariei buruz da sekuentzia hau. Opari horiek aldatzen joaten dira denborarekin: hasieran erromantikoak izaten dira; geroago praktikoak; eta azkenik, askotan, oparirik ez da egiten, besteak denetik daukala iruditzen zaigu. Horrela pentsatzen du, behintzat, Karmele Jaio idazleak.
Idazle horrek Noticias de Gipuzkoa egunkarian idatzitako artikuluan oinarrituta, pare bat ariketa proposatzen dizkizugu gai hori lantzeko. Sekuentzia ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.

2011-11-21

Gizon arruntaren koplak

Hemen behean Segurako herritarrek egin duten lipdub-a duzue. Barre pixka bat egiteko aproposa!

2011-11-15

Kermanen motxila

Kerman Sarara joan da eta Mitxelek hango txokoak erakutsiko dizkio. Baina, zergatik eramango ote du horrenbeste traste egun bakar bat pasatzeko?

Kermanen atal hau ikusi nahi baduzu klikatu hemen

@ a bildua



Euskaltzaindiak posta elektronikoan erabiltzen den @ izendatzeko "a bildua" proposatu zuen 2003ko urriaren 24ko bileran.

San Martin eguna, azaroaren 11


Aintzinako ohiturari jarraituz, baserri askotan txerria hiltzeko garaiaren hasiera da oraingoa. Etorri da San Martin eguna eta joan da txerria dio esaera zaharrak. Lehen azaroaren 11 festa eguna izaten zen etxe eta baserri askotan; halere, gaur egun gero eta gutxiago dira txerria hiltzen dutenak.

2011-11-08

Lanbideak

Lanbideak 2 (hiztegia) on PhotoPeach

Zaindu maite duzun hori - Ruper Ordorika

Hemen duzue Ruper Ordorikaren beste abesti bat. Ea gustatzen zaizuen!


2011-11-04

Erlatiboa



Santurtziko euskaltegikoek erlatiboa lantzeko ariketa sorta eskaintzen dute. Egin nahi badituzu klikatu hemen.

"Euskararen soinuaz maiteminduta"

Shahid Mehasi pakistandarra, Pakistango euskaldun peto-petoa, EGA tituluduna, Magisteritza Euskal Filologia adarrean ikasia eta bertsozale amorratua. Bi aldiz sentitu da atzerritar: orain 30 urte Euskal Herrira etorri zenean eta orain dela gutxi bere jaioterria bisitatzera joan zenean.








2011-11-02

Kerman autoa aparkatzen



Transkripzioa

Zodiakoa

Image Hosted by ImageShack.us
Ea zer esaten dizun horoskopoak!

Aditz laguntzailea



Santurtziko Euskaltegiak prestatu dituen nor-nori-nork ariketak egiteko klikatu hemen

2011-10-24

Kerman eta Leire Martinez


Kermanen beste atal bat ikusi nahi baduzue eta ariketa batzuk egin, klikatu hemen

Ni gizon ergela naiz

Ni Gizon Ergela Naiz

2011-10-19

Kerman txatean

Kerman txatean Hemen non galderaren erantzuna da eta hona adizlagunak nora galderari erantzuten dio. Halaber, ezezko esaldietan ez partikula behin bakarrik ipini behar da.

Aditza

Aditz trinkoak

Aditz laguntzaileen sistema

Gorputz-atalak

gorputz atalak on PhotoPeach

Mikel eta Onintza

2011-10-18

Sekretua

Ikasbileko sekuentzia bat egin nahi baduzu, klikatu hemen.

2011-10-17

Nor-Nori-Nork

Nor Nori Nork Aditza

Zelan zaude?

Zelan dago? on PhotoPeach

2011-10-10

Familia-kontuak





Familiari buruzko sekuentzia bat duzu hemen.

Kerman arrantzan

Kerman arrantzan
Partitiboa erabiltzean aditza singularrean erabiliko dugu: 'Guk ez dugu arrainik jaten.' Besteek agindu digutena kontatzeko era honetako esaldiak erabili: 'Itsasok agindu du isilik egoteko.'


Familia-izenak

Familia-izenak birpasatzeko ariketa egin nahi baduzu, klikatu hemen

Zer ordu da?





Euskaljakintzako Garazik eta Leirek orduak birpasatzeko ariketa dibertigarria eskaintzen digute hemen.

2011-10-09

2011-10-07

Hiztegia

Hiztegia ikusi nahi baduzue, klikatu hemen.

2011-10-05

Kerman mihiluze

Bai/Ez erako galderetan BA aurrizkia jarri aditz trinkoei: 'Badaukazu minutu bat?'. Aditz bakoitzari dagokion laguntzailea jarri: 'Ondo pasatuko dugu' eta 'Saiatuko gara'.

AEK oinarrizko gramatika

Hemen behean duzue AEK-ek oinarrizko mailarako egin duen gramatika. Bertan azalpen argiak eta adibide errazak aurkituko dituzue. Beraz, zalatzarik baduzue, animatu eta kontsulta egin.
AEK oinarrizko gramatika

2011-09-29

Ekintzak

Ekintzak on PhotoPeach

2011-09-28

Aita-semeak

Kerman muturra berotuta

Kerman Bakioko txakolindegi batera joan da txakolina probatzera. Asko gustatu zaio eta gehiegi edan du. Gero, etxera itzultzeko komeriak izan ditu.
Gogoratu 'kostatu', 'gustatu' eta beste hainbat aditzekin -TZEA ipini behar dela mendeko esaldian: 'Txakolina edatea gustatzen zait', 'Aditzak gogoratzea kostatzen zait'. Bestalde, euskaraz, BERRIA zaharra ez dena da; beraz, 'beste botila bat txakolin' eskatuko dugu, bat gehiago nahi badugu, eta ez 'botila berri bat'.

2011-09-26

Bibliografia

2011-2012 ikasturteko bibliografia ikusi nahi baduzu Bibliografia klikatu.

Aurkezpena

Kaixo denoi!

Marije naiz, Gasteizko Hizkuntza Eskolako irakaslea.
Blog honen bidez Oinarrizko Maila 2an euskara ikasten ari zareten guztioi beste baliabide bat eskaini nahi dizuet.
Animo, zuen parte hartzea espero dut eta!

2011-05-24

Errezeta liburua

291-292 taldeak

Kerman eta eguraldia

Kerman Bakioko hondartzan dabil paseatzen. Han, Ana Urrutiarekin eguraldiaz hitz egiteko aukera izan du. Ea zer kontatzen duen oraingoan!
Bideoa ikusi eta ariketa hauek egingo dituzu:

Irakurketa

Jendaurreko irakurketa: TESTU GRABATUAK 1 from pkeizagirre on Vimeo.

2011-05-18

Kerman galduta

Kerman galduta dabil Zornotzan; kotxea non aparkatu duen ere ez daki. Horregatik jendeari galdezka ibili behar izan du. Eskerrak norbaitek lagundu duen!
Bideoa ikusi eta ariketa hauek egingo dituzu:

Egongela

Egongelan on PhotoPeach

2011-05-17

Mezu bat Kermanentzat

Kerman itsaso-bazterrean surflari batekin hizketan ari dela olatuek botila bat ekarri dute. Hara! Mezu bat! Noizkoa ote da? Norena ote da?
Bideoa ikusi eta ariketa hauek egingo dituzu:

2011-05-07

Kerman sukaldari

Kermanek pintxo goxo bat jateko asmoa du. Ez daki nola heldu eta sukaldariak eskuekin hartzeko esan dio.
Horretaz gain, pintxoa nola egin duen azaldu eta sukaldera gonbidatu du.

Bideoa ikusi eta ariketa hauek egingo dituzu:

2011-05-06

Eguraldia

Eguraldia on PhotoPeach

2011-05-04

Kerman kanpinean

Nahiko lan dute Kermanek eta bere lagunak kanpin-denda jasotzen. Haserretu ere haserretu dira bien artean mailua eta beste usain txar batzuk direla eta. Gainera euria hasi du.
Bideoa ikusi eta ariketa hauek egingo dituzu:

Animaliak

Basoko animaliak on PhotoPeach

Arroz beltza

Igor Zalakain sukaldariaren errezeta. Arroza txipiroiekin nola prestatu esaten digu.


euskaltube.com audioak Izenburua: Arroz beltza

2011-04-20

Kerman negozio-gizon

Kerman kirola egiten ari da. Berotuta freskagarri baten bila joan da. Gizonak ez dio freskagarria eskaini esnea baizik.

Bideoa ikusi eta ariketa hauek egingo dituzu:

Irakurmena

Irakurmena

Apirileko azterketa

2011ko azterketa-apirila

Apirileko azterketa-zuzenketa

2011ko apirila-zuzenketa

Frutak

Frutak on PhotoPeach

2011-04-13

Jateko eta edateko

Jateko eta edateko on PhotoPeach

2011-04-12

Autore sukaldaritza

3.000 pintxo, txahalki errea eta 1.000 txupito Autore-sukaldaritzaren irekieran. Apirilaren 19tik 22ra bitartean ospatuko da Arabako hiriburuan Autore-sukaldaritzaren kongresua. Aurrez, motorrak berotzeko jai-giroa izan da Gasteizen.

"Kantuz", Benito Lertxundi

Kantaren hitzak ikusteko sakatu hemen

2011-04-08

Abian da jada Korrika 17

Hasi da Trebiñuko enparantzan eta 17an amaituko da Donostian. "Maitatu, ikasi, ari... euskala-kari" da aurtengo leloa eta 2.500 kilometro eta 400 herri zeharkatuko ditu.

Umeen jatorduak

Umeen jatorduak

2011-04-07

Lore maitea: guraso bakarreko familientzat haurtzaindegi zerbitzua

Baliabide ekonomiko urriak izan eta lan kontuak direla eta, haurrak zaindu ezin dituzten guraso bakarreko familiei zuzenduta dago zerbitzua. Ikus bideoa


Barazkiak

Barazkiak 2 on PhotoPeach

2011-04-06

Munduko sukaldaririk onena Gasteizen

Rene Redzepi, munduko sukaldaririk onena, Gasteizen Noma Danimarkako jatetxearen sukaldariak "ama-natura esploratzen" dutela azaldu du. Era berean, herrialde bakoitzeko elikagaiak kultura ondasuna direla defendatu du Redzepik.

2011-04-05

Barazkiak

Barazkiak on PhotoPeach

2011-04-01

2011-03-30

Kerman ile-apaindegian

Sekuentzia honetan, Kerman ile-apaindegian ikusiko duzu. Ilea aldatu eta ile-apaintzailearekin hizketan ari da, txutxu-mutxuka.

2011-03-29

Rogelioren itzal tentela

Juan Kruz Igerabideren ipuina entzun nahi baduzu, klikatu hemen

Frantziako Flandes


Frantziako Flandes



2011-03-25

Kerman arropa-dendan

Ez ahaztu, ZEHAR GALDERETAN aditz laguntzaileari (E)-N ipini. Konparazioak egiteko -AGO atzizkia erabili, baina ONDO-ren kasuan HOBETO esango dugu eta ez ONDOAGO

Kerman txokolate museoan

Euskaraz ez dago GENERO GRAMATIKALIK; beraz, 'fruta exotikoak' eta 'musika klasikoa' esango dugu, ez 'musika klasika'ren gisarako egitura okerrak. Gainera bi sexuak aipatzeko, bi hitzok erabili behar ditugu, ez soilik maskulinoa: gurasoak, izeko-osabak, lehengusu-lehengusinak... eta ez 'aitak'...

Taberna berezia

Milioika urteko landare eta animali artean bizitzen
ETB Euskal Herriko ondare paleontologiko aberatsenetakoa daukan fosilen zale amorratu batekin izan da. Ikusi bideoa.

2011-03-23

Negua joan da ta

Hemen Zea Maysen kanta bat jarri dizuet. Ea gustukoa duzuen!

2011-03-19

Hegaztien behatokia

Hegaztien behatokia egin dute Urdaibain Naturaren Guggenheim-a deitu diote, izan ere, hegaztien migrazioko Europako zentrorik garrantzitsuena izango da. Ikus bideoa

Afrikako puska bat Europaren bihotzean


Afrikako puska bat Europaren bihotzean
Matonge Bruselako auzo bat da. Kongotik Belgikara joandako etorkinek osatzen dute Afrikako puska hau Europaren bihotzean.

2011-03-17

Lau teilatu

Hemen Lau teilatu kanta ezagunaren beste bertsio bat duzue.

2011-03-15

Kerman maiteminduta?

Ariketa gehiago egin nahi badituzu behean klikatu.
Kerman maiteminduta

2011-03-03

Jonas eta hozkailu beldurtia

Jonas eta hozkailu beldurtia from pkeizagirre on Vimeo.

Kurdistango itsasoaren printzesa


Kurdistango itsasoaren printzesa
Itsasoa urruti egon arren, Kurdistango harribitxietako bat urez inguraturik dago. Mila urte dituen eliza ttipi bat da, armeniarrek Van lakuaren irlatxo batean eraikia.

2011-03-01

Kerman arrandegian

Hiztegia: LEGATZA, ITSAS OILARRA, BAKAILAOA, LUPIA. Denbora antolatzaileak: LEHENIK ETA BEHIN, ONDOREN, labea ondo berotuta dagoENEAN.



"Aitormena", Hertzainak

Kantaren hitzak ikusteko sakatu hemen

2011-02-09

Telefonoa hartzeko

Agate Deuna

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak
igaz lez hartu gagizun eta
zabaldu zuen sakela.

Ikastolako neska-mutilak
beharrean aurkitzen gara
eskatzen dugu guretzat hobe
jarrai gaitezan aurrera.

Orain bagoaz alde egitera
agur dautsugu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizu izan dongerik... EUP!!

2011-02-07

Bidaia

A+B=C ipuina




Narratzailea: Patxitrapero (euskaljakintzarentzat)
Katixa Agirre Gasteiz, 1981
Argazkia: sarean.com
Katixa Agirre Miguélez (Gasteiz, 1981)
Ipuina entzuteko klikatu hemen

2011-02-03

Eztanda


Grabazioa entzun ondoren osatu 9. orrialdeko testua: eztanda
Zuzendu

2011-01-26

Otsaileko azterketa


Eskolako web orrian azterketari buruzko informazioa topatuko duzu: ariketak eta azterketa eredua ikusteko, klikatu hemen.

2011-01-14

Overbooking-aren biktima



a Irrati entzule batek sufritu duen overbooking kasua azaltzen du, baita bere iritzia eman ere.
Zergatik irten ziren bi gazte hegazkinetik?
1 Arantzak eskatu zielako
2 Konpainiarekin akordio ekonomikoa lortu zutelako
3 Hurrengo egunean bidaiatu nahiago zutelako
b Entzun berriro. Zuzendu informazio okerra.
0 Behin gertatu zaio overbooking-a. Askotan gertatu zaio overbooking-a
1 Arazoa Britainia Handian gertatu zen.
2 Arantza bakarrik joan zen bidaian.
3 Hiru bidaiari kanpoan utzi nahi zituzten.
4 Arantzak eta bere lagunek hurrengo egunean bidaiatu zuten.
5 Konpainiak txartel osoa ordaindu zien.
6 Bi gazte bi egun gehiago geratu ziren oporretan.
7 Arantzaren ustez honelako oztopoak diruarekin konpon daitezke.

Zuzendu

2011-01-11

Ederra baina pobrea


Grabazioa entzun ondoren esan beheko esaldiak egia ala gezurra diren:
1. Loisel andrea bulegari baten emaztea zen.
2. Emakumearen gurasoek Hezkuntza Departamentuan lan egiten zuten.
3. Emakumeak janari gozo-gozoak prestatzen zituen.
4. Loisel jaun-andreek jatetxe dotoreetan bazkaltzen zuten beti.
5. Emakumearen lagunik onenak eskola batean lan egiten zuen.
6. Emakumearen laguna aberatsa zen.
7. Loisel jauna lanetik poz-pozik etortzen zen egunero.
8. Ministroak telegrama bat bidali zuen.
9. Ministroak jai batera gonbidatu zituen.
10. Jaia neguan izan zen.
Zuzendu

 
ir arriba