2011-11-30

Zer gustatzen zaizu?

Euskararen Eguna



Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelo mutantearekin gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du abian Donostiako Euskararen Udal Patronatuak.

Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots ekimena kanpaina honen baitan dago. Webgune honen bidez kanpainarekin atxikimendua adierazten duten pertsonen argazkiekin osaturiko mosaiko bat egiten ari gara. Norberak bere argazkia webgunean kargatu ahal izango du modu errazean eta automatikoki argitaratuko da webguneko mosaikoan, aurretik bat egin duten gainontzeko pertsonen argazkiekin batera. Taldekako parte hartzea ere posible da www.gukereeuskaraz.net atalan.
Atxikitu zu ere!

Abenduaren 3an ere Euskararen Eguna.
Era berean, Donostiako erakunde eta hiriko eragile ugarik urriaren bukaeratik abenduaren 10era bitartean, bereziki gazteei zuzendutako programazioa atondu dugu. Berrogeita hamar erakunde eta elkarte baino gehiago aritu gara elkarlanean euskarazko kultur egitarau zabal hau prestatzen. Ikusi programazioa eta animatu!

Gramatika

Ahal eta ezin izan aditz lokuzioak lantzeko ariketak egin nahi badituzue, Santurtziko euskaltegiko web orrira sartu. Horretarako klikatu hemen.

Axpe sagardotegia

Egileak Markina-Xemeingo Axpe sagardotegikoak izan dira. Ikusi bideoa, merezi du eta.




Lehenago ere, Axpe sagardotegikoek egin zuten beste bideo bat: Aupa Zaharra! Ederra, benetan!

Euskararen eguna, abenduaren 3a




Zein da zuretzat euskararen hitzik politena?

2011-11-28

Oharra ikaskideentzat

Gelako ikaskide guztiok elkarrekin atera nahi duzue egun batean elkar hobeto ezagutzeko. Bakoitzak ohar bat (40 hitzekoa) utzi beharko du gelako kortxoan proposamenak eginez:
● Noiz elkartu?
● Non?
● Nora joan?
● Jatea?

Labur erantzun galdera bakoitzari eta datorren asteazkenerako, hau da, azaroaren 30erako, ekarri.

Kerman botikan

  • Ez nahasi ORAIN DELA eta DUELA esapideak: 'Duela hiru egun' edota 'orain dela hiru egun' esango dugu, eta ez 'orain duela hiru egun'.

  • Helburua adierazteko,-TZEKO atzizkia erabiltzen dugu, 'sukarra jaisteko botika' edota 'eztula samurtzeko xarabea' eskatuko ditugu botikan, beraz.

Transkripzioa

Oharrak idaztea

Oharrak 2:

1. Oharra idatzi aitari. Afaria daukazu lankideekin edo eskolako lagunekin. Gaueko pelikula grabatzea nahi duzu. Pelikula 23:00etan hasiko da, ETB1en.

2. Oharra idatzi amari. Telebista gaizki ikusten da. Esan teknikoari deitzeko, eta telefonoa gidan topatuko duela.

3. Oharra idatzi aitari. Atzo komentatu zenuten Euskal Herriko mendiei buruzko dokumentala gaur gauean emango dute ETB1en, 21:30ean. Oso interesgarria izango da.

Asteburu ona pasa! Ereduak ikusi
Zuzendu

2011-11-26

Datak



  1. Zein egun da etzidamu, gaur astelehena bada, atzo igandea, herenegun larunbata, bihar asteartea eta etzi asteazkena? Erantzuna



  2. Ze jai-egun da Eguberri-eguna eta hamabi egun ondoren? Erantzuna

2011-11-22

Opariak egitea


Bikoteetan egiten diren opariei buruz da sekuentzia hau. Opari horiek aldatzen joaten dira denborarekin: hasieran erromantikoak izaten dira; geroago praktikoak; eta azkenik, askotan, oparirik ez da egiten, besteak denetik daukala iruditzen zaigu. Horrela pentsatzen du, behintzat, Karmele Jaio idazleak.
Idazle horrek Noticias de Gipuzkoa egunkarian idatzitako artikuluan oinarrituta, pare bat ariketa proposatzen dizkizugu gai hori lantzeko. Sekuentzia ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.

2011-11-21

Gizon arruntaren koplak

Hemen behean Segurako herritarrek egin duten lipdub-a duzue. Barre pixka bat egiteko aproposa!

2011-11-15

Kermanen motxila

Kerman Sarara joan da eta Mitxelek hango txokoak erakutsiko dizkio. Baina, zergatik eramango ote du horrenbeste traste egun bakar bat pasatzeko?

Kermanen atal hau ikusi nahi baduzu klikatu hemen

@ a bildua



Euskaltzaindiak posta elektronikoan erabiltzen den @ izendatzeko "a bildua" proposatu zuen 2003ko urriaren 24ko bileran.

San Martin eguna, azaroaren 11


Aintzinako ohiturari jarraituz, baserri askotan txerria hiltzeko garaiaren hasiera da oraingoa. Etorri da San Martin eguna eta joan da txerria dio esaera zaharrak. Lehen azaroaren 11 festa eguna izaten zen etxe eta baserri askotan; halere, gaur egun gero eta gutxiago dira txerria hiltzen dutenak.

2011-11-08

Lanbideak

Lanbideak 2 (hiztegia) on PhotoPeach

Zaindu maite duzun hori - Ruper Ordorika

Hemen duzue Ruper Ordorikaren beste abesti bat. Ea gustatzen zaizuen!


2011-11-04

Erlatiboa



Santurtziko euskaltegikoek erlatiboa lantzeko ariketa sorta eskaintzen dute. Egin nahi badituzu klikatu hemen.

"Euskararen soinuaz maiteminduta"

Shahid Mehasi pakistandarra, Pakistango euskaldun peto-petoa, EGA tituluduna, Magisteritza Euskal Filologia adarrean ikasia eta bertsozale amorratua. Bi aldiz sentitu da atzerritar: orain 30 urte Euskal Herrira etorri zenean eta orain dela gutxi bere jaioterria bisitatzera joan zenean.








2011-11-02

Kerman autoa aparkatzen



Transkripzioa

Zodiakoa

Image Hosted by ImageShack.us
Ea zer esaten dizun horoskopoak!

Aditz laguntzailea



Santurtziko Euskaltegiak prestatu dituen nor-nori-nork ariketak egiteko klikatu hemen
 
ir arriba