2012-04-08

Kerman arropa dendan

Ez ahaztu ZEHAR GALDERETAN aditz laguntzaileari (E)-N ipintzen. Konparazioak egiteko -AGO atzizkia erabili, baina ONDO-ren kasuan HOBETO esango dugu eta ez ONDOAGO.



Transkripzioa

Sukalde-kontuak

Ehun bat ume sukalde-kontuak ikasten ari dira hainbat sukaldari ospetsu lagun
Gaur arraina landu dute. Bihar Zuberoako kartan dagoen plater baten moldaketa egingo dute. Ostegunean, postreak, Elena Arzakekin, eta ostiralean Andoni Luis Adurizek frutak eta loreak erabiltzen irakatsiko die.

2012-03-19

"Nire mundura", Manent




Kerman eta Fournier jauna

ZER/ZEIN galdetzaileekin MUGAGABEA erabiliko dugu: "Zein mendetan eraiki zuten museoa?"

Berdintasunezko konparazioak egiteko bi egitura: "Nire bilduma Koldorena BEZAIN polita da" edo "Zuk BESTE bidaiatu dut"




Sukaldean

Sukaldean on PhotoPeach



Bidezko merkataritza

Euskaldunen % 5ak Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko ohitura du.
Azken urtean erosketak moteldu egin dira, batez ere Bidezko Merkataritzako dendak ez daudelako bezeroen eskura. Ikusi bideoa.

2012-03-05

Kerman fruta dendan

KANTITATEAK ADIERAZTEKO, honelako formulak erabiltzen ditugu: 'kilo erdi madari'. Ez nahasi, halere, 'dozena erdi madari' (6) eta 'dozena eta erdi madari' (18).

AZALPENAK EMATEKO, besteak beste, 'eta' eransten diogu aditz laguntzaileari: 'Sagarrak erosiko ditut, konpota egin nahi dut eta'.



Transkripzioa

Konparazioa

Konparazioa-eskema


Lanbideak

Lanbideak (jokoa) on PhotoPeach

2012-02-12

Zehar estiloa

Zehar estiloa lantzeko ariketak egin nahi badituzu, klikatu hemen

2012-02-11

Aditza


Aditzak lehenaldian lantzeko ariketak hemen behean dituzue:

Ahuntz ama eta zazpi antxumeak

Ipuina entzun ondoren, esan egia ala gezurra diren:

1. Goiz batean, ama azokara joan zen eta atea irekitzeko eskatu zien antxumeei.
2. Otsoak, ahotsa fintzeko, eztia jan zuen eta oinak zuritu behar izan zituen.
3. Txabolatik ase-ase eginda atera zenean, lotara zihoala esan zuen otsoak.
4. Antxumerik txikiena ohe azpian ezkutatu zen otsoak lapurtzen zuen bitartean.
5. Otsoa ibai ondoan zegoen, zuhaitz baten azpian, eta ahuntzak eta antxumeak tripa mugitzen zitzaiola ikusi zuten.
6. Heidik esan duenez, ahuntz batentzat zazpi antxume izatea gehiegi da. Zuzendu

2012-02-02

Kerman odola ematen

Kerman odola ematen
Baldintza erreala adierazteko, ez dugu geroaldiko markarik ipiniko. 'Hurrengo astean egingo badut, arazorik egongo da?' barik, 'Hurrengo astean egiten badut, arazorik egongo da?' esango dugu. Besteek zer agindu diguten kontatzeko, -TZEKO erabiliko dugu: 'Amak esan dit ogitartekoa jateko'.


2012-01-20

Donostiako danborrada

Donostiako Martxa
La Oreja de Van Gogh talde donostiarreko kideek 2010eko Urrezko Danborra jaso zuten Donostiako Udaletxean Danborradaren San Sebastian egunean.

2012-01-18

Biografia



Idatzi zure familiako baten biografia. Amamarena, aitarena, izeba batena… edo
zuretzat berezia den eta ondo ezagutu duzun pertsona batena. Kontatu:

1. Non jaio zen?
2. Nolako haurtzaroa izan zuen?
3. Ikasi zuen? Zertan egin zuen lan?
4. Ezkondu egin zen? Norekin?
5. Seme-alabarik izan al zuen?
6. Zer egin zuen helduaroan?
7. Nolako zahartzaroa izan zuen?

Lanbideak

Lanbideak 2 (hiztegia) on PhotoPeach

Zertarako

ZERTARAKO DIRA GAUZA HAUEK




2012-01-11

Bob Marley


Bideoa ikusi ondoren, adierazi ea egia edo gezurra diren hurrengo baieztapenak.
1. Bob Marley abeslaria rastafari erlijioaren jarraitzailea zen.
2. Rastafari erlijioa Jamaikan sortu zen.
3. Bob Marley abeslariak rap musika jotzen zuen.
4. 1981ean hil zen, 36 urte zituela.
5. Gazte hil zen.
6. Urtero bezala, Etiopian egingo dute Bob Marley-ren omenaldia.
7. Etiopian ez dago debekatuta marihuana erretzea.


Zuzendu

Ipuina

JUAN ETA OTSOA from pkeizagirre on Vimeo.

2012-01-10

Kermanen ikastaroak

Gogoratu ERE lokailua dagokion osagaiaren atzean ipini behar dela. Bestalde, 'Etxera HELTZEN naizenean begiratuko dut' eta 'IKUSTEN dudanean esango diot' esango dugu.

2012-01-06

Kerman zapata dendan

BEHAR IZAN perifrasiak bi erabilera ditu euskaraz: batetik beharra, premia, adierazten du: 'Kermanek zapata berriak behar ditu'. Bestetik etorkizun hurbila: 'Zer egin behar duzue gaur arratsaldean?'
BESTE BAT. Ez ahaztu beste-ri bat ipintzea; kontzertu baten amaieran bezala: BESTE BAT.

Transkripzioa
 
ir arriba