2012-04-08

Kerman arropa dendan

Ez ahaztu ZEHAR GALDERETAN aditz laguntzaileari (E)-N ipintzen. Konparazioak egiteko -AGO atzizkia erabili, baina ONDO-ren kasuan HOBETO esango dugu eta ez ONDOAGO.



Transkripzioa

Sukalde-kontuak

Ehun bat ume sukalde-kontuak ikasten ari dira hainbat sukaldari ospetsu lagun
Gaur arraina landu dute. Bihar Zuberoako kartan dagoen plater baten moldaketa egingo dute. Ostegunean, postreak, Elena Arzakekin, eta ostiralean Andoni Luis Adurizek frutak eta loreak erabiltzen irakatsiko die.

2012-03-19

"Nire mundura", Manent




Kerman eta Fournier jauna

ZER/ZEIN galdetzaileekin MUGAGABEA erabiliko dugu: "Zein mendetan eraiki zuten museoa?"

Berdintasunezko konparazioak egiteko bi egitura: "Nire bilduma Koldorena BEZAIN polita da" edo "Zuk BESTE bidaiatu dut"




Sukaldean

Sukaldean on PhotoPeach



Bidezko merkataritza

Euskaldunen % 5ak Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko ohitura du.
Azken urtean erosketak moteldu egin dira, batez ere Bidezko Merkataritzako dendak ez daudelako bezeroen eskura. Ikusi bideoa.

2012-03-05

Kerman fruta dendan

KANTITATEAK ADIERAZTEKO, honelako formulak erabiltzen ditugu: 'kilo erdi madari'. Ez nahasi, halere, 'dozena erdi madari' (6) eta 'dozena eta erdi madari' (18).

AZALPENAK EMATEKO, besteak beste, 'eta' eransten diogu aditz laguntzaileari: 'Sagarrak erosiko ditut, konpota egin nahi dut eta'.



Transkripzioa

Konparazioa

Konparazioa-eskema


Lanbideak

Lanbideak (jokoa) on PhotoPeach

2012-02-12

Zehar estiloa

Zehar estiloa lantzeko ariketak egin nahi badituzu, klikatu hemen

2012-02-11

Aditza


Aditzak lehenaldian lantzeko ariketak hemen behean dituzue:

Ahuntz ama eta zazpi antxumeak

Ipuina entzun ondoren, esan egia ala gezurra diren:

1. Goiz batean, ama azokara joan zen eta atea irekitzeko eskatu zien antxumeei.
2. Otsoak, ahotsa fintzeko, eztia jan zuen eta oinak zuritu behar izan zituen.
3. Txabolatik ase-ase eginda atera zenean, lotara zihoala esan zuen otsoak.
4. Antxumerik txikiena ohe azpian ezkutatu zen otsoak lapurtzen zuen bitartean.
5. Otsoa ibai ondoan zegoen, zuhaitz baten azpian, eta ahuntzak eta antxumeak tripa mugitzen zitzaiola ikusi zuten.
6. Heidik esan duenez, ahuntz batentzat zazpi antxume izatea gehiegi da. Zuzendu

2012-02-02

Kerman odola ematen

Kerman odola ematen
Baldintza erreala adierazteko, ez dugu geroaldiko markarik ipiniko. 'Hurrengo astean egingo badut, arazorik egongo da?' barik, 'Hurrengo astean egiten badut, arazorik egongo da?' esango dugu. Besteek zer agindu diguten kontatzeko, -TZEKO erabiliko dugu: 'Amak esan dit ogitartekoa jateko'.


 
ir arriba