2011-01-26

Otsaileko azterketa


Eskolako web orrian azterketari buruzko informazioa topatuko duzu: ariketak eta azterketa eredua ikusteko, klikatu hemen.

2011-01-14

Overbooking-aren biktima



a Irrati entzule batek sufritu duen overbooking kasua azaltzen du, baita bere iritzia eman ere.
Zergatik irten ziren bi gazte hegazkinetik?
1 Arantzak eskatu zielako
2 Konpainiarekin akordio ekonomikoa lortu zutelako
3 Hurrengo egunean bidaiatu nahiago zutelako
b Entzun berriro. Zuzendu informazio okerra.
0 Behin gertatu zaio overbooking-a. Askotan gertatu zaio overbooking-a
1 Arazoa Britainia Handian gertatu zen.
2 Arantza bakarrik joan zen bidaian.
3 Hiru bidaiari kanpoan utzi nahi zituzten.
4 Arantzak eta bere lagunek hurrengo egunean bidaiatu zuten.
5 Konpainiak txartel osoa ordaindu zien.
6 Bi gazte bi egun gehiago geratu ziren oporretan.
7 Arantzaren ustez honelako oztopoak diruarekin konpon daitezke.

Zuzendu

2011-01-11

Ederra baina pobrea


Grabazioa entzun ondoren esan beheko esaldiak egia ala gezurra diren:
1. Loisel andrea bulegari baten emaztea zen.
2. Emakumearen gurasoek Hezkuntza Departamentuan lan egiten zuten.
3. Emakumeak janari gozo-gozoak prestatzen zituen.
4. Loisel jaun-andreek jatetxe dotoreetan bazkaltzen zuten beti.
5. Emakumearen lagunik onenak eskola batean lan egiten zuen.
6. Emakumearen laguna aberatsa zen.
7. Loisel jauna lanetik poz-pozik etortzen zen egunero.
8. Ministroak telegrama bat bidali zuen.
9. Ministroak jai batera gonbidatu zituen.
10. Jaia neguan izan zen.
Zuzendu

 
ir arriba