2011-11-30

Euskararen Eguna



Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelo mutantearekin gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du abian Donostiako Euskararen Udal Patronatuak.

Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots ekimena kanpaina honen baitan dago. Webgune honen bidez kanpainarekin atxikimendua adierazten duten pertsonen argazkiekin osaturiko mosaiko bat egiten ari gara. Norberak bere argazkia webgunean kargatu ahal izango du modu errazean eta automatikoki argitaratuko da webguneko mosaikoan, aurretik bat egin duten gainontzeko pertsonen argazkiekin batera. Taldekako parte hartzea ere posible da www.gukereeuskaraz.net atalan.
Atxikitu zu ere!

Abenduaren 3an ere Euskararen Eguna.
Era berean, Donostiako erakunde eta hiriko eragile ugarik urriaren bukaeratik abenduaren 10era bitartean, bereziki gazteei zuzendutako programazioa atondu dugu. Berrogeita hamar erakunde eta elkarte baino gehiago aritu gara elkarlanean euskarazko kultur egitarau zabal hau prestatzen. Ikusi programazioa eta animatu!

No hay comentarios:

 
ir arriba